XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Euskararen erabilera bultzatzeko zenbait ekintza OndarrunTxomin Agirre euskal idazlearen jaiotzaren 125. urteurrena ospatzen ari dira Ondarrun.
Hori dela eta, euskararen aldeko zenbait ekintza prestatu du urte honen amaiera arte Txomin Agirre herri batzordeak, Ondarruko Herri Batasunak bere laguntza eta bultzada osoa ematen saiatuko dela adierazi duelarik.
Ondarruko HB-k argitara emandako ohar baten arabera, erdara gero eta gehiago entzuten da herri honetako kaleetan.
Herri euskaldun baten moduan bizi eta antolatu.
Herri euskaldun baten moduan bizi eta antolatzeko, zenbait urrats eman ditu dagoeneko Herri Batasunak Ondarruko Udalean, oharrak dioenaren arabera.
Alde batetik, EHEren mozioari baietza emanez, euskara hutsez funtzionatzen ahalegintzeko konpromezua hartu zuen Udalak duela zenbait hilabete, beste alderdiak ere bat zetozelarik.
Euskararen udal ordenantzak aurkeztu ditu HBkGeroztik, euskararen udal ordenantzak ere aurkeztu dizkie Herri Batasunak udaleko beste alderdi politikoei.
Ordenantza hauek onartuz, urte gutxitan Udalak euskara hutsez funtzionatzea lortuko litzateke, Herri Batasunak aditzera eman duenaren arabera.
Udako oporraldiak pasa ondoren eztabaidatuko dira euskararen ordenantzak, HBk onartzea espero duelarik.
Azkenik, udal idazkari berriaren arazoa ere aipatzen da indar abertzaleak argitara emandako oharrean.
Bertan diotenez, arazo hau garrantzi haundikoa da.
Ondarruko idazkaria izateko aukera erdaldun bati eskeini zaio, eta, honen aurrean, ateak itxi dizkio alkateak,
Idazkari horri udal postua ukatzean ilegalitatearen bideetan sartu da alkatea, eta, hein berean, udal osoa ere, beste alderdi politiko guztiek ere, AP bera barne, bere adostasuna eskeini bait zioten alkateari, Herri Batasunak ezagutzera emandako agirian esaten denez.